Jendea, jendea eta jendea. Besterik ez zen ikusten 17. Korrikak iruñeko lehen kaleak hartu zituenean. Berriozarretik zetorren martxak milaka pertsona bertaratu zituen hiribururaino eta urrats bakoitzean kopurua handitzen zihoan. Buztintxuri auzoa zeharkatu zuen euskararen aldeko martxak lehendabizi, ondoren sanduzelain sartzeko. Jendea, jendea eta jendea, euri zaparrada moduan. Bertan gertatzen ari zena ez ikustea ezinezkoa zen, eta hura ikusi ez zutenei edo ikusi nahi izan ez zutenei ere, ohi bezala, egin zieten erreferentzia. «barcina, entzun, iruña euskaldun!», oihukatu zuen bozgorailuak, gure hizkuntzak (batez ere) nafarroan eta bere hiriburuan jasaten dituen erasoak ahaztu gabe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario